2019(e)ko apirilaren 25(a)

EAE-ko maketak

Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako ikasleek Euskal Automoni Erkidegoko (EAE) mapa fisikoaren maketa ederrak egin dituzte. Maketa hauetan ikasleek Euskadiko ibaiak eta mendiak jarri dituzte, eta bakoitzak nahi izan dituen materialak erabili ditu.

LH5-A klaseko ikasleen maketak

LH5-B klaseko ikasleen maketak

2019(e)ko martxoaren 23(a)

Bizibideak proiektua

Martxoaren 22an LH4 eta LH6 mailako hamar ikasle Sakonetan izan ziren Bizibideak proiektuak antolaturiko ekintza batean parte hartzen, Altzagako ikasleekin batera eta Solasguneko laguntzarekin. Lau taldetan antolatu zituzten eta talde bakoitzak arazo bati erantzuna eman behar zioten: eguneroko ibilbide batetik abiatuz, ibilbide hoberena aukeratu behar zuten, denbora, erre dituzten kaloriak, eta kutsatu duten ala ez nehurtuz. Arazo guztiak ezberdinak ziren eta amaitzerakoan talde bakoitzak beste taldekoei azaldu zien bere kasua. Oso ondo antolatuta egon zen eta bikain pasatu zuten.