2018(e)ko otsailaren 17(a)

Lehen Sorospen ikastaroa LH6

Otsailaren 7an eta 9an lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleek Lehen Sorospen ikastaroa izan zuten ikastetxean TXIKIDYA KLUBAren eskutik. Prestakuntza hauek honako aukerak eskaintzen dizkie ikasleei: 112 egokiro erabiltzen ikastea, anbulantzia bat barrutik nolakoa den ezagutzea, hemorragia baten aurrean nola jokatu eta bendaje errazak jartzen ikastea, desfibriladore erdi-automatikoak (DESA) erabiltzea... Larrialdi kasuetan inguruan dauden pertsonei laguntzeko prest egoteko aukera ematen die. Formakuntzaren ondoren, ikasle  bakoitzak bere TXOKORRISTA txartela jasoko du.