Otsailaren 7an eta 9an lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleek Lehen Sorospen ikastaroa izan zuten ikastetxean
TXIKIDYA KLUBAren eskutik. Prestakuntza hauek honako aukerak eskaintzen dizkie ikasleei: 112 egokiro erabiltzen ikastea, anbulantzia bat barrutik nolakoa den
ezagutzea, hemorragia baten aurrean nola jokatu eta bendaje errazak
jartzen ikastea, desfibriladore erdi-automatikoak (DESA) erabiltzea... Larrialdi kasuetan inguruan dauden pertsonei
laguntzeko prest egoteko aukera ematen die. Formakuntzaren ondoren, ikasle bakoitzak bere
TXOKORRISTA txartela jasoko du.