2019(e)ko otsailaren 27(a)

Galindoko Hondakin Uren Araztegiara bisita

Otsailaren 25ean 6. mailako ikasleek (LH6) Galindoko Hondakin Uren Araztegia bisitatu genuen. Bertan, Deustuko Inspira-Steam proiektuan parte hartu duen mentore batek lan egiten du eta berarekin batera araztegia bisitatu genuen. Oso interesgarria iruditu zitzaigun eta gure mentorea izandakoarekin berriz aurkitzeko aukera izan genuen!!

Galindoko Hondakin Uren Araztegia, Sestaon, Bilbo-Bizkaia Ur Partzuergoak duen saneamendu lan nagusia da. 1985ean hasi ziren eraikitzen, eta funtsezkoa izan da ingurunea hobetzeko eta gure ibai, itsasadar eta hondartzen irudi berrirako. 1990. urtean Galindoko HUAko lanak amaitu zituztenetik, 350.000 metro kubiko hondakin-ur arazten dira egunero.