2020(e)ko apirilaren 25(a)

Antzaratik antzarara izerditan blai

Astebetez ariketa fisikoa musikarekin egiten aritu ondoren, aste honetan antzara osasuntsura jolastera proposatzen dizuegu. Eta zertan datza? Antzara osasuntsuak, jolas tradizionalaren oinarriak ditu baina bere helburua lauki bakoitzean proba fisiko ezberdinak gainditzea da. Prest al zaude zure familia desafiatzeko eta ondo pasatzeko?

Behar duzuen materiala eta jokoaren arauak ondoko pdf artxiboan dituzue.

Frogatzera animatzen zaituztegu!
Ziur gaude bikain pasatuko duzuela!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina